229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Bake epaile titularraren izendapena

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5., 6. eta 7. artikuluetan xedaturikoarekin bat, Udal honek deialdia iragarri du udalerri honetako bake epaile titularraren kargua betetzeko.

Horrenbertzez, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek beren eskabideak Udal Idazkaritzan aurkez ditzaten. Eskabide horietan adierazi beharko dute gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela, delako 3/1995 Erregelamenduak eta aplikatzekoak beste arauek xedatu bezala.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Murillo el Fruton, 2015eko azaroaren 3an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1514932