229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2. eta 3. aldaketak 2015eko ekitaldiko aurrekontuan
Behin betiko onespena

2015eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 15ean, 2015eko aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena, 2015eko urriaren 1eko osoko bilkuran hartua. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu gehikuntza:

2. aldaketa:

1 312 62100 kontu-saila.–Instalazio teknikoetako hobekuntza batzuk egoitzan: 5.200,00 euro.

Kreditu berezia:

3. aldaketa:

1 4517 48203 kontu-saila.–Asociación Cultural Banda Joven de Marcilla elkartearekiko hitzarmena: 7.500,00 euro.

Finantzaketa:

2. aldaketa: 1 870.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.200,00 euro.

3. aldaketa: 1 870.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 7.500,00 euro.

Martzillan, 2015eko azaroaren 3an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1515059