229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑÓN

Udal ordenantza, Desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Marañongo Udalak, 2015eko irailaren 23an egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Marañonen, 2015eko urriaren 30ean.–Alkatea, Laura Corres Martín.

Iragarkiaren kodea: L1515030