229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑÓN

2016ko ekitaldiko karga-tasak

Marañongo Udalak, 2015eko irailaren 23an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–2016ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea.

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,38.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,50.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Udalaren indizea: 1,2.

–Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga: %3.

–Hirilurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denbora tarte bakoitzeko tauletan, eta populazio eskubidedunari begira (5.000 biztanle bitarte) ezarri gutxieneko portzentajeak finkatzea, baita %12ko karga-tasa ere.

Bigarrena.–Erabaki hau Udalaren ediktuen oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Marañonen, 2015eko urriaren 30ean.–Alkatea, Laura Corres Martín.

Iragarkiaren kodea: L1515029