229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko urriaren 28an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak berritzen dituena.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluak ezartzen du ‘’Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen dela.’’

Bestalde, Nafarroako Eskola Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13.1) artikuluak ezartzen du Nafarroako Eskola Kontseiluko eta Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideek agintaldia agortzearekin galduko dutela izaera hori.

Nafarroako Gobernuak 2011ko urriaren 26an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak izendatu ziren.

Ikusirik azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legean ageri diren entitate gehienek Nafarroako Eskola Kontseiluan izanen dituzten ordezkariak hautatu dituztela, bidezkoa da erabakia ematea, ordezkari horiek Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Ondoren adierazten diren pertsonak Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzea, bakoitzaren ordezkaritza aipatuta:

Batzordekideak:

Ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkariak:

María Soledad Garjón López andrea, AFAPNA sindikatuaren ordezkaria.

José Miguel Gastón Aguas jauna, EILAS sindikatuaren ordezkaria.

Iñaki Berasategi Zurutuza jauna, LAB sindikatuaren ordezkaria.

Ikastetxe pribatuetako irakasleen ordezkaria:

Carmela Muñoz Ventura andrea, Unión General de Trabajadores (FETE-UGT) sindikatuaren ordezkaria.

Nafarroako ikastetxe pribatuetako entitate titularren ordezkariak:

José Jorge Lanchas Rivero jauna, ANEG-FEREren ordezkaria.

Ignacio María Iraizoz Zubeldía jauna, ANEG-FEREren ordezkaria.

Josu Reparaz Leiza jauna, Nafarroako Ikastolen Elkartearen ordezkaria.

Unibertsitateen ordezkaria:

Cristina Bayona Sáez andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkaria.

Ordezkaritza handieneko enpresaburuen elkartearen ordezkaria:

Francisco José Flores Pérez jauna, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren ordezkaria.

Ordezkaritza handieneko sindikatuaren ordezkaria:

María José Anaut Couso andrea, UGTren ordezkaria.

Ikasleen gurasoen elkarteen federazioen ordezkariak:

Santiago Álvarez Folgueras jauna, Herrikoa federazioaren ordezkaria.

José Mari Carrillo Álvarez jauna, Herrikoa federazioaren ordezkaria.

Pedro Baile Torrea jauna, Concapa federazioaren ordezkaria.

Sergio Gómez Salvador jauna, Concapa federazioaren ordezkaria.

Ernesto Delás Villanueva jauna, Sortzen-Ikasbatuaz federazioaren ordezkaria.

Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatu itunduetako zuzendarien ordezkaria:

Jesús María Ezponda Iradier jauna.

Toki entitateen ordezkariak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposatuak:

Javier Albizu Sanz jauna.

Francisco Javier Pérez Cueva jauna.

2. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, Hezkuntza Departamentuari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko urriaren 28an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1514700