229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Herrilurraren desafektazioa, lur-trukea egiteko Arkaitz SA-rekin Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2015eko urriaren 30ean eginiko osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako hau erabaki zuen:

“1. Hasiera batean onestea herri-lurraren 19.174 m²-ren desafektazioa. Horren xedea da Arkaitz SA-ren jabetzako 17.972,86 m²-ko lur-eremu batekin trukea egitea, auzitegiko epai bat betetzeko.

2. Onartzea besterentzea arautuko duen baldintzen agiria. Hor sartzen da, eranskin gisa, plano bat, egin beharreko trukea erakusten duena.

3. Erabaki hau jendaurrean ikusgai edukitzea hilabetez Udaleko iragarki oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarri ondotik, aipatu epe horretan nahi duenak alegazioak edota erreklamazioak egin ahal izateko.”

Lesakan, 2015eko azaroaren 4an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1514944