229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

2016ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete dadin, Larragoako Udalak, 2015eko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioan, 2016rako karga-tasa hauek finkatzea:

–Katastro balioaren 0,36, hirilurreko ondasunetarako.

–Katastro balioaren 0,32, landalurreko ondasunetarako.

2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: %1.

4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 2,2ko portzentajea epealdi guztietarako, 1etik 20 urtera bitarte.

Karga-tasa: %8.

5. Ura:

–Kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: euro 15/urtea.

–Kontsumoa: 0,22 euro/metro kubikoa.

6. Belarrak:

–Azienda xehea: 0,30 euro buruko.

–Azienda larria: 2 euro buruko.

Erabaki honek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta horren kontra ohiko errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Larragoan, 2015eko azaroaren 5ean.–Alkatea, Flor Gaviria Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1515049