229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Udal ordenantza, Ezkontza zibilak arautzen dituena
Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2015eko abuztuaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkontza zibilak arautzen dituen ordenantza fiskala. Iragarkia 2015eko 192. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 25ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eritzebeitin, 2015eko azaroaren 3an.–Alkate udalburua, Floria Pistono Favero.

Ezkontza zibilak arautzen dituen udal ordenantzaren behin betiko onespena

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 12. artikuluko baimenaren ondorioz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematea da, Kode Zibilaren aldaketari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen babesean.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ezkontza zibila egiten den unean berean sortuko da ordaindu beharra. Udal bulegoetan ezkontza zibila egin izanaren eguna eta ordua zehazten dituen udal agiria, tasa ordaindu ondoren luzatuko da.

Subjektu pasiboari egotzitako arrazoiengatik ordenantza honetan aurreikusitako zerbitzu publikoa ematen ez bada, ordaindutako dirua ez da itzuliko.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaindu behar dute, zergadunak diren aldetik, ordenantza honen xede den zerbitzua eskatzen duten edo haren onuradunak diren pertsonek.

Tarifen eranskina

I. epigrafea.–Tarifak.

Ezkontza bakoitza: 100 euro.

Iragarkiaren kodea: L1515010