229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

116/2015 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, “Vedadillo II eta Vedadillo III parke eolikoak” Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala aldatzeko espedientea onesten duena. Aldaketa hori haize-sorgailu bat gehitu, eta LAPen BBE-IBL eremuak zehazteko da, eta Sustapen Departamentuak bultzatu du (egun Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua).

Nafarroako Gobernuak 2014ko maiatzaren 14an hartutako Erabakiaren arabera, Vedadillo III parke eolikoaren proiektuko zenbait haize-sorgailu paratzea onetsi zen eta Vedadillo II parke eoliko osoa, berriz, ezetsi, baita Vedadillo III parke eolikoko C1.1, C3.2 eta C6.2 haize-sorgailuak ere, Acciona Energía SAk sustatutako “Vedadillo II eta Vedadillo III parke eolikoak” Udalez Gaindiko Proiektu Sektorialean jasotakoak (2014ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 2koa).

Ondoren, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak uztailaren 3an emandako 600/2015 Ebazpenaren bidez, “Vedadillo II eta Vedadillo III parke eolikoak” Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala aldatzeko espedientearen tramitazioari hasiera ematen zitzaion (Sustapen Departamentuak bultzatu zuen).

Ebazpen hori 2015eko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 14an. Aldaketa hori hogeita hamar egunez egon zen jendaurrean.

Epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.

Horren helburua da C.3.2 haize-sorgailua sartzea (596.814, 4.694.291 UTM koordenatuak), sustatzaileak hasiera batean proposatu eta Nafarroako Gobernuaren erabaki horretan ezetsi zena. Izan ere, egiaztatu da LAP 5eko babes bereziko eremua-ingurumen balioa duen lurzorua-interes bereziko landareria ukitzea saihesten duela, eta arrazoi horregatik ezetsi zitzaion.

Bestalde, aldaketaren xedea da, halaber, babes bereziko eremua –ingurumen balioa duen lurzorua– interes bereziko landareria (BBE-IBL) zedarritzea Vedadillo III pareke eolikoa ezartzeko esparruaren barnean.

Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 137/2015 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea “Vedadillo II eta Vedadillo III parke eolikoak” Udalez Gaindiko Proiektu Sektorialeko aldaketa, helburu duena haize-sorgailu bat gehitu eta LAPen BBE-IBL eremuak zehaztea, eta Sustapen Departamentuak bultzatu duena (egun Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua).

2. Ohartaraztea Acciona Energía SA enpresari, zeinek “Vedadillo II eta Vedadillo III parke eolikoak” Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala bultzatu baitu, ezen Nafarroako Gobernuaren 2014ko maiatzaren 14ko Erabakian, zeinek delako proiektu sektorial hori onetsi baitzuen, eskatu zela obra lizentzia eskatu aurretik testu bategin bat aurkezteko, horren eginbidea egin eta ukitutako udalei igor dakien. Aurkezteko dagoen testu horretan, erabaki horretan adierazitakoez gain, haize-sorgailua sartzeko aldaketa eta LAPeko BBE-IBLaren zehaztapena erantsi behar dira.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari, Faltzesko Udalari eta “Vedadillo II eta Vedadillo III parke eolikoak” Udalez Gaindiko Proiektu Sektorialaren sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko urriaren 15ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1514242