229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

7. sektoreko UEFren borondatezko birzatiketaren behin betiko likidazioa. Behin betiko onespena

2015eko abuztuaren 20an Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak egin bilkuran, Promociones Urbanísticas Bidasoa SLk aurkeztutako 7. sektoreko UEFren borondatezko birzatiketaren behin betiko likidazioa hasiera batez onestea erabaki zen.

Espedientea hogei eguneko epean jendaurrean egon zen, baina ez zen inolako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, 7. sektoreko UEFren borondatezko birzatiketaren behin betiko likidazioa behin betiko onetsitzat hartzen da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Akordio honen aurka ondoko errekurtso hauetariko edozein aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Beran, 2015eko azaroaren 4an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1514953