229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdia, gobernuz kanpoko erakundeendako diru-laguntza emateko, 2015ean Afrikako herrialdeetan garapenerako lankidetza proiektuak egin ditzaten

Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren 2015eko urriaren 23ko ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi da Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeei diru-laguntzak emateko, garapenerako lankidetza proiektuak edo ekintzak egin ditzaten Afrikako herrialde edo herri hauetakoren batean: Kongoko Errepublika Demokratikoa, Tanzania, Kenya, Mali, Mozambike, Ruanda, Uganda eta Saharako herria, 2015ean.

Deialdiaren oinarri arau-emaileak eta eskabideak eskura egonen dira bai Barañaingo Udaleko Herritarrendako Harrera Bulegoan (Udaletxeko plaza, z.g.) bai Udalaren web orrian: www.baranain.com.

Eskariak aurkezteko epea 15 egun baliodun iragan ondoan amaituko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2014ko urriaren 27an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1514563