229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

2. poligonoko 654 eta 655. lurzatien xehetasun azterlana
Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2015eko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana, udal katastroko 2. poligonoko 654 eta 655. lurzatiak elkartzeko, Iosu Fernández Lacabek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Agoitzen, 2015eko azaroaren 4an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1515046