229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, Antsoaingo Udalak hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan 2015ean antolatutako ikastaro eta jardueretara joateko gizarte laguntzak arautzen dituena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko azaroaren 4an hartutako erabakiaren bitartez, Antsoaingo Udalak hezkuntza, kultura, kirol eta gizarte arloetan 2015ean antolatutako ikastaro eta jardueretara joateko gizarte laguntzak arautzen dituen deialdi publikoa onetsi du.

Antsoainen, 2015eko azaroaren 4an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

TESTU ARAUTZAILEA

Oinarria

Hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Antsoaingo Udalak antolatzen dituen ikastaro eta jardueretako sarrera, izen emate edo matrikuletako prezio publikoak arautzeko indarrean den ordenantza fiskalean ezarritakoari jarraituz, 2015eko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urtarrilaren 22an, eta epigrafeei egindako oharretako 5. puntuan ezarritakoa betetzeko, deialdia hau argitaratzen da herritar guztiak kirol eta kultur jarduerez baldintza beretan balia daitezen.

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da 2015ean kirol eta kultur jarduerak egiteko kostuen ordainketarako banakako laguntzak emateko araubidea ezartzea, Antsoaingo herritar guztiak kulturaz eta kirolaz baldintza beretan balia daitezen.

Diruz lagunduko dira Antsoaingo Udalak antolatzen dituen kultur eta kirol arloetako ikastaro eta jardueren matrikulak eta/edo inskripzio kuotak, 4. puntuan zehazten direnak.

Deialdi hau Udalaren 2015eko aurrekontuko 1-3131-48002 kontu-sailaren kargura finantzatuko da eta 2.000,00 euroko zuzkidura izanen du.

2.–Laguntzak emateko irizpideak.

–Eskatzaileak Antsoainen erroldaturik egon beharko dute eskabidea egiten dutenean.

–Pertsona bakoitzeko jarduerak egiteko diru-laguntza eskaera bakarra onartuko da.

–Familia unitatearen urteko etekinak, kontzeptu guztiengatik, ondorengo taulan ezarritakoak baino txikiagoak izatea (2014ko ekitaldiko Errenta Aitorpena):

FAMILIA UNITATEKO KIDEEN KOPURUA

URTEKO ETEKINAK, GEHIENEZ

2 kide

12.139 euro

3 kide

13.050 euro

4 kide

14.280 euro

5 kide

15.305 euro

6 kide

16.330 euro

7 kide

17.354 euro

8 kide

18.478 euro

–2015eko ekitaldian, urte horretako abenduaren 31a baino lehen onetsiko dira laguntza ekonomikoak.

–Laguntza ekonomikoen zenbateko osoa ez da inoiz aurrekontuko kontu-sailaren kontsignazioa baino handiagoa izanen. Kasu horretan, kreditu erabilgarria eskatzaileen artean hainbanatuko da.

–Ez zaio horrelako laguntzarik emanen udal honekiko betebeharrak ordainduta ez dituenari.

–Salbuespen gisa, udal organo eskudunak goian aipatutako baldintzaren bat betetzen ez duten espedienteak baloratu ahalko ditu, baldin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek txosten batean gomendioa egiten badute jardueretan izena emateko, familiaren egoeran aldaketa eragin eta gizarteratze prozesua erraztearren.

3.–Eskaerak aurkezteko agiriak, epea eta tokia.

–Eskabide orokorra, eranskinean agertzen dena.

–Aurreko urteko errenta aitorpena.

–Eskabidea egiterakoan egoera ekonomikoa aldatu bada 2014ko errenta aitorpenarekiko, aldaketa horren frogagiriak.

–Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Eskabideak Antsoaingo Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira –Udaleko Herritarrendako Arreta Bulegoa–, Udaletxeko plazako 1 zenbakiko 1. solairuan, jendea hartzeko ordutegian, astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara. Orobat, erregistro elektronikoaren bitartez ere aurkeztu ahalko dira eskabideak, Udalaren web orrian: www.ansoain.es, “egoitza elektronikoa” leihoan.

–Zorraren egoera ofizioz egiaztatuko da, baita laguntza eman aurretik Udalarekin dituen betebeharrak ere. Halaber, Udalak eskatzaileari edozein motatako agiri osagarriak eskatu ahalko dizkio, deialdiaren betebeharrak frogatzeko beharrezkoak badira.

4.–Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

Kirol arlokoak: haurrendako kirol eskolak, haur eta gazteendako igeriketako ikastaroak, ikasturte osokoak, eta gazteendako kirol jarduerak (17 urte bitarte).

Kultur arlokoak: antzerki tailerra eta euskal dantzak.

5.–Diru-laguntzen ebaluazioa eta ebazpena.

Eskabideak Udaleko Kontu-hartzailetza alorreko langileek ebaluatuko dituzte. Horiek txostena igorriko diote Gizarte Gaietarako eta Bizikidetzarako Batzordeari. Tokiko Gobernu Batzarra izanen da deialdia ebazteko organo eskuduna.

Jardueraren prezioaren %50 lagunduko da diruz eta ez da 75 euroko zenbatekoa gaindituko pertsona eta urte bakoitzeko. Udalak ofizioz egiaztatuko du ordaindutako zatia, eta, emandako diru-laguntzaren zenbatekoaren arabera, ordaintzeko falta dena emanen du edo, bestela, diru-laguntzarekiko aldea itzuliko dio eskatzaileari. Horretarako, eskabide ereduan eskatzailearen kontu korrontearen zenbakia adieraziko da.

ERANSKINA

Eskabide eredua, Antsoaingo Udalaren 2015eko kirol eta kultur arloetako jardueretara joateko laguntzak emateko (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1515012