229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Udal Planeko aldaketa, U.E.4 “Carbonilla” unitatean eragiten duena. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2015eko urriaren 28an egin zen osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen U.E.-4 “Carbonilla” unitatean Hirigintzako Araudi Partikularreko antolamenduko determinazio xehakatuetako aldaketa, Promociones Zanabe SL-k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3 eta 79. artikuluek ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da udal bulegoetan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2015eko Azaroaren 3an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1514851