229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuarena. Haren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatu zen.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuan (2015eko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 22an) zenbait akats egin direla ikusirik, bidezko da behar diren zuzenketak egitea.

1. Hirugarren xedapen gehigarria.–Osasun izaera.

Honela dioen tokian:

“Atal hauen osasun izaera mantentzen da: Esku-hartze Epidemiologikoaren eta Txertoen Atala, Zaintza Epidemiologikoaren eta Ikerketaren Atala, Detekzio Goiztiarraren Atala, Gizarte Osasunaren arloko Ikerketen Behatokiaren Atala eta Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atala.”

Honela behar du:

“Atal hauen osasun izaera mantentzen da: Esku-hartze Epidemiologikoaren eta Txertoen Atala, Zaintza Epidemiologikoaren eta Ikerketaren Atala, Detekzio Goiztiarraren Atala, Gizarte Osasunaren Behatokiaren Atala eta Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atala.”

2. 22.2 artikulua:

Honela dioen tokian:

“a) Nafarroako Osasun Publikoaren Behatokia abiaraztea eta mantentzea, lurraldean oinarrituta, osasun aktiboak, arrisku faktoreak eta herritarren osasun egoeraren determinatzaile eta adierazleak etengabe ebaluatzeko, bai eta arrisku handia duten kolektiboenak ere.”

Honela behar du:

“a) Gizarte Osasunaren Behatokia abiaraztea eta mantentzea, lurraldean oinarrituta, osasun aktiboak, arrisku faktoreak eta herritarren osasun egoeraren determinatzaile eta adierazleak etengabe ebaluatzeko, bai eta arrisku handia duten kolektiboenak ere.”

3. 23. artikulua:

Honela dioen tokian:

“ a) Gizarte Osasunaren arloko Ikerketen Behatokiaren Atala.”

Honela behar du:

“a) Gizarte Osasunaren Behatokiaren Atala.”

4. 24. artikulua:

Honela dioen tokian:

“24. artikulua. Gizarte Osasunaren arloko Ikerketen Behatokiaren Atalaren eginkizunak.

Gizarte Osasunaren arloko Ikerketen Behatokiaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: erikortasunaren eta hilkortasunaren zaintza eta azterketa epidemiologikoak, osasun egoeraren adierazleak, arrisku faktore determinatzaileak eta osasun aktiboak.”

Honela behar du:

“24. artikulua. Gizarte Osasunaren Behatokiaren Atalaren eginkizunak.

Gizarte Osasunaren Behatokiaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: erikortasunaren eta hilkortasunaren zaintza eta azterketa epidemiologikoak, osasun egoeraren adierazleak, arrisku faktore determinatzaileak eta osasun aktiboak.”

5. 26.2 artikulua:

Honela dioen tokian:

“g) Erabakitzen diren eritasun ez kutsakorren populazio erregistro izendunak ezartzea eta mantentzea.”

Honela behar du:

“g) Erabakitzen diren eritasunen populazio erregistro izendunak ezartzea eta mantentzea.”

6. 26.2 artikulua:

Honela dioen tokian:

“h) Eritasun ez kutsakorren informazio epidemiologikoari buruzko sareak mantentzea, osasun laguntzari eta erakunde nazionalei zein nazioartekoei loturik.”

Honela behar du:

“h) Eritasun kutsakorren informazio epidemiologikoari buruzko sareak mantentzea, osasun laguntzari eta erakunde nazionalei zein nazioartekoei loturik.”

Iruñean, 2015eko azaroaren 2an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1515195