224. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2016ko zerga-tasak, tasak eta prezioak

Udalak, 2015eko urriaren 9an egindako bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki hau hartu zuen, erregelamenduzko quorumarekin:

1. 2016. urterako 2014ko zerga-tasak, tasak, prezioak eta kuotak mantentzea, 2011ko azaroaren 4ko osoko bilkuran onetsi ziren bezala, 253 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuak izan zirenak, 2011ko abenduaren 27an.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitara ematea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan. Haren kontra egungo legeetan ezarritako errekurtsoak aurkeztu ahalko dira (administrazioarekikoa edota, aurretik eta aukeran, gora jotzekoa eta berraztertzekoa).

Arantzan, 2015eko azaroaren 2an.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1514795