224. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

550/2015 EBAZPENA, urriaren 14koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, meatze-erregistro iraungien lehiaketarako deialdia egiten duena.

Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 39.2 artikuluak ezartzen duenez, arakatzeko baimena, ikertzeko baimena edo ustiatzeko kontzesioa iraungitzean edo erreserba kentzean ezin izanen da lurra erregistragarri bihurtu, harik eta 53. artikuluan aipatzen den lehiaketa egin arte.

Meatze arloan Estatu edo autonomia erkidego mailan eskumena duten organoek adierazi dute iraungi direla ondotik ematen diren ikerketa baimenak, eta beraz, lurrak libre gelditu dira:

KOPURUA

IZENA

MEATEGIKO LAUKIAK

UDALERRIA(K)

34730

CORRALIZA BAJA

144

Caparroso, Murillo el Cuende, Azkoien, Faltzes eta Erriberri

34780

AMAIUR

30

Baztan

35020

IBIRIKU

22

Abartzuza eta Deierri

35040

LOS BLANCARES

13

Fitero

35050

IRURITA

25

Baztan

35210

ORTZANZURIETA II

28

Orbaitzeta eta Orreaga

35230

SOLBORRO

4

Baztan

35270

SOLBORRO

44

Baztan

35280

CARLOS

4

Tiebas-Muru Artederreta eta Untzue

35300

CARLOS II

5

Tiebas-Muru Artederreta eta Untzue

35310

JURRAMENDI

40

Lukin, Deikaztelu, Aberin, Morentin, Arellano, Iguzkitza, Aiegi eta Lizarra

35400

CHANGOA

25

Orbaizeta, Luzaide eta Orreaga

35420

MURILLO

37

Murillo el Fruto, Uxue, Santakara eta Pitillas

35570

ESKISAROI

4

Baztan

35600

MALKORRA II

6

Larraun eta Basaburua

35800

LABAKI

3

Anue eta Lantz

35820

CASTILISCAR

1

Zarrakaztelu

35830

UZKETA

3

Baztan

Horrenbestez, eta Meategiei buruzko Legearen 53. artikuluan eta Meategi-Erregimenari buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da lehiaketarako deialdia egitea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen azalpen zatian aipatzen diren meatze-erregistroen lehiaketa publikorako deialdia egitea.

Deialdiak 2857/1978 Errege Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakora egokituko dira. Zehazki, proiektu bat eta dagokion lehengoratze plana aurkeztu behar dira, egun eskatutako ikerketa baimenak duen benetako egoerara egokituak. Eskaera horiek Garapen Ekonomikorako Departamentuko Erregistroan (Tomas Caballero parkea, 1, Iruña) aurkeztu beharko dira, edo Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan, edo Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako erregistro edo bulegoetan, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Lehiaketaren xedeko meatze eskubideen kokaleku geografikoari buruzko datuak honako toki hauetan kontsulta daitezke: Nafarroako Datu Espazialen Azpiegituran (idena.navarra.es), Industria, Energia eta Turismo Ministerioko web orriko meatze-katastroan (www.minetur.es) edo Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko bulegoetan (Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua, Iruña), 8:30etik 14:30era bitarte.

Aipatu den epea bukatu eta zazpi egun iraganik, eratu den Mahaiak eskaintzak irekiko ditu.

2. Ohartarazi behar da ezen, lehiaketaren emaitza dela eta, kasuan kasuko meatze eskubidea esleituko dela, baina, hala ere, meatze jardueran aritzeko, gainerako baimenak eta lizentziak eskuratu beharko direla, ingurumena babesteari dagozkionak barne.

3. Honako hauek izendatzea lehiaketa ebazteko mahaiko kide:

TITULARRA

ORDEZKOA

Mahaiburua

Fernando Señas Bea

Jesús Lasa Equiza

Idazkaria

Isabel Akerreta Larraz

Ana Sáinz Jiménez

Ikuskatzailea

Raquel Lavín Aramburu

Miguel Asurmendi Salvide

Mahaikidea

Javier Ruiz Echeverría

M.ª del Mar Trapote Redondo

4. Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Garapen Ekonomikorako Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari eta mahaiko kideei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1514008