224. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

391E/2015 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 7ko 109E/2015 Ebazpenaren Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikari (EZLT) izateko 16 lanposturen destinoak eta plantillako zenbakiak zehazten dituena. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikari (EZLT) izateko 69 lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 7ko 109E/2015 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikari (EZLT) izateko 69 lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

1.3. oinarriak honako hau ezartzen du: “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikari (EZLT) izateko 69 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzea du xede deialdi honek.” Ondotik 53 lanposturen destinoak eta plantillako zenbakiak identifikatu ziren. Lanpostu horiek hutsik gelditu ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 1eko 175/2010 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren bitartez egindako lekualdatze-lehiaketan (deialdia 2010eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an).

Halaber, aipatu oinarriak ezartzen zuen honako hauek izanen zirela deialdi horren xedea: “16 lanpostu, Osasunbidea–Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bitartez onetsitako lekualdatze-lehiaketa berezian hutsik gelditzen direnak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2015eko maiatzean argitaratuko baita. Non aritu behar duten eta plantilla zenbakiak hautapen-prozesuan zehar zehaztuko dira ebazpenaren bidez”.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 7ko 112E/2015 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren bitartez egindako lekualdatze-lehiaketa berezia (deialdia 2015eko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18an) ebatzi ondoren, oposizio-lehiaketa bidez beteko diren 16 lanpostu hutsak zehaztu dira.

Horrenbestez, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez.

EBATZI DUT:

1. Zehaztea Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikari (EZLT) izateko 16 lanpostuen destinoak eta plantillako zenbakiak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 7ko 112E/2015 Ebazpenaren bidez onetsitako lekualdatze-lehiaketa berezian hutsik gelditu zirenak. Lanpostu horiek osatzen dituzte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileren maiatzaren 7ko 109E/2015 Ebazpenaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikari (EZLT) izateko 69 lanpostuak. Hona hemen lanpostu zenbakiak eta destinoak:

–Nafarroako Ospitalegunea:

  • 6 lanpostu huts Nafarroako Ospitalegunean. Plantillako zenbakiak: 61698, 61764, 64424, 65564, 67260 eta 70698.

–Tuterako Osasun Barrutia:

  • 3 lanpostu huts Reina Sofia Ospitalean. Plantillako zenbakiak: 64361, 65035 eta 70776.

–Osasun Mentalaren Sarea:

  • 7 lanpostu huts Osasun Mentalaren Sarean. Lanpostu zenbakiak: 61533, 61560, 61724, 62114, 62198, 62453 eta 66624.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen zuzendariari, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko buruari, Osasun Mentaleko Kudeatzailetzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko buruari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuko buruari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko azaroaren 2an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1514732