224. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 1055/2014 prozedura

Bilboko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua. Aditzera ematen dut:

J. V. R. T.k eskaturik, likidazioan den Estructuras Corellanas SLren, Ingeniería y Mantenimiento de Infraestructuras SLren, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Fraternidad mutualitatearen eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren aurka, Gizarte Segurantza dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu diren 1055/2014 autoen barrenean, honako hau eman da:

Zitazioa egin bekio Estructuras Corellanas SL demandatuari (likidazioan da), 2016ko otsailaren 8ko 10:10ean eginen den adiskidetze-ekitaldirako eta, behar izanez gero, judiziorako. Demandaren eta aurkeztutako agirien kopia emanen zaio.

Zitazioan honako honetaz ohartaraziko zaie:

a) Bidezko arrazoirik gabe ez agertzea ez dela oztopo izanen adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egiteko, aurrera eginen baita auzi-ihesean daudela deklaratu beharrik gabe (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.3 eta 83.3 artikuluak).

b) Baliatu nahi dituzten frogabide guztiak eraman beharko dituztela judiziora (dokumentuak izanik, behar bezala aurkezturik, ordenaturik eta zenbakiturik egonen dira), eta adiskidetzea formalizatzen ahalko dutela judizioa saihesteko, horretarako bulego judizialean agertuz, jarritako egunaren zain egon gabe, eta zilegi izanen dutela, orobat, auzia Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 63. artikuluan xedatutakoaren arabera eratuta dauden bitartekotza prozeduren mende jartzea, nahiz eta horrek ez duen etetea ekarriko, bi alderdiek adostasunez eskatzen ez badute behintzat, bitartekotzaren mende jartzea justifikatuz (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.3 artikulua).

c) Alderdi demandatzailea judizioan legelariak lagunduta agertuko dela, eta berak ere aipatutako profesionaletako batekin agertzeko asmorik baldin badu, epaitegiari jakinarazi beharko diola, idatziz, zitazioaren ondoko bi egunean. Hala egiten ez badu, ulertuko da uko egiten diola judizioan profesional horiez baliatzeko eskubideari (LJLaren 21.2 artikulua).

d) Epaitegi honetan aurkezten duen lehen idazkian edo agertzen den lehen aldian, jakinarazpenetarako helbide bat eta datu guztiak adierazi beharko dituela (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 53.2 artikulua).

Jakinarazpenetarako emandako helbideak eta datuek erabateko ondorioak izanen dituzte, eta haietan eraginik gabe egindako jakinarazpenak baliozkoak izanen dira, bestelako datuak ematen ez diren bitartean; haiek eguneratzea alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da.

Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoa aldatzen denean, bulego judizial honi jakinarazi beharko zaio, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada (LJLaren 53.2 artikuluaren bigarren lerroaldea).

e) Judizioa egin aurretik nortasuna frogatu beharko dute bulego judizialeko idazkari judizialaren aurrean (Justizia Jauregiko seigarren solairuan). Prozesuko ordezkariek ere berdin frogatu beharko dute nortasuna, behar izanez gero.

2014ko abenduaren 4ko ebazpenean erabakitako probari men egin behar zaio.

Jakinaraz bedi ebazpen hau.

Eta likidazioan den Estructuras Corellanas SLri judiziorako legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Bilbon (Bizkaia), 2015eko urriaren 16an.–Justizia Administrazioaren letradua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1514464