224. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua
Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 654/2015 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzteengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 0000654/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Confecciones Chile SAri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten dut, adieraziz 2015eko azaroaren 26ko 12:35ean eginen dela idazkari judizialaren aurreko adiskidetze-ekitaldia epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, bidezko bada, 2015eko azaroaren 26ko 12:40an adiskidetze-ekitaldia eta judizioa 103. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an (Iruña).

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2015eko urriaren 23an.–Justizia Administrazioaren letradua, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1514443