224. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2015eko aurrekontuan aldaketa egiteko bosgarren espedientea. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2015eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, kreditu bereziaren bidezko aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, Zizur Nagusiko Udalaren 2015eko ekitaldiko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, 2015eko azaroaren 2an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1514768