224. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Udalaren aurrekontuak orekatzeko plan ekonomiko finantzarioaren onespena

Udalak, 2015eko urriaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea aurrekontuak orekatzeko plan ekonomiko finantzarioa, 2015eko ekitaldiari dagokiona.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusia bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik.

Plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, toki korporazioak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2015eko azaroaren 2an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1514767