224. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

2015eko aurrekontua. Hasierako onespena

Villamayor de Monjardingoko Udalak, 2015eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Villamayor de Monjardinen, 2015eko azaroaren 2an.–Alkatea, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L1514822