224. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aldaketa, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2015eko urriaren 29an egin osoko bilkura arruntean, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzako aldaketa onetsi zuen hasiera batez, ordenantza egokitzeko abenduaren 12ko 1056/2014 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko aurreikuspenetara, haren bitartez arautzen baitira desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak emateko eta erabiltzeko oinarrizko baldintzak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta hogeita hamar egunean Herriko Etxeko iragarki oholean edukita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Aldaketaren hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Olaztin, 2015eko urriaren 29an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1514805