224. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Aurrekontuko 1/2015 aldaketa. Behin betiko onespena

2015eko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 01/2015 aldaketa: Kreditu berezia

Gastu goititua:

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak:

432.62400 kontu-saila: Iraulki-kamioia erosteko inbertsioa: 15.000,00 euro.

Finantzaketa:

VIII. kapitulua: Finantza-aktiboak:

87000 kontu-saila: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 15.000,00 euro.

Monteagudon, 2015eko azaroaren 2an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1514765