224. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2015eko urriaren 30eko osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2016ko ekitaldiari dagokion udal aurrekontu orokorra, hura betearazteko oinarriak eta Orbalan SL udal enpresaren aurrekontua.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko apirilaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuaren arabera, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu baitzituen, baita irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluaren arabera.

Iratxetan, 2016ko azaroaren 2an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1514773