224. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Funesko Udalak, aurtengo urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketak Udalaren 2015eko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Funesen, 2015eko urriaren 30ean.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1514801