224. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Aurrekontuko 01/2015 aldaketa. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2015eko urriaren 29an eginiko osoko bilkuran, 2015eko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa hasiera batez onetsi zuen.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Aditzera ematen da Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Etxalarren, 2015eko urriaren 30ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1514803