224. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Lizentziak emateko eta hirigintzako beste jarduketa batzuk egiteko tasak, eta jarduera sailkatuen kontrolaren alorrean baimenak emateko tasak arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Ergoienako Udalak, 2015eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lizentziak emateko eta hirigintzako beste jarduketa batzuk egiteko tasak, eta jarduera sailkatuen kontrolaren alorrean baimenak emateko tasak arautzen duen ordenantza indargabetzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Ergoienan, 2015eko azaroaren 3an.–Alkatea, Joseba Imaz Berastegui.

Iragarkiaren kodea: L1514808