224. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

2016 urteko karga tasak

Ergoienako Udalak, 2015eko urriaren 29an egindako bilkuran, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1.–2016. urteko karga tasak.

1.1. Hirilurraren gaineko ondasunen kontribuzioa: karga tasa, %0,216.

1.2. Landalurren gaineko ondasunen kontribuzioa: karga tasa, %0,624.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa, %3.

1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Udalaren gutxieneko indizea, 1,02.

1.5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,2ko indize bakarra, denbora tarte guztietarako. Karga tasa bakarra finkatu da, %8koa.

2.–Erabaki honek 2016. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Ergoienan, 2015eko urriaren 30ean.–Alkatea, Joseba Imaz Berastegui.

Iragarkiaren kodea: L1514787