2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Hirigintzako Udal Planeko aldaketa puntuala, Sagasetako U.C.13 unitatean. Hasierako onespena
Honako honen bidez, aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2015eko urriaren 6an egin osoko bilkura arruntean, erabaki duela aldaketa puntuala hasiera batean onestea Hirigintzako Udal Planean, Sagasetako U.C.13 unitatean, bertan sartzeko 169-B eta 233 azpilurzatiak, biak ere kontzeju horretako 9. poligonokoak.
Interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta, nahi izanez gero, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, horretarako hilabeteko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Sarrigurenen, 2015eko azaroaren 2an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L1514733