223. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Bulego eta langeletako 2016ko lan egutegia. Onespena

Alkatetzaren urriaren 22ko 1779/2015 Ebazpenaren bidez, heldu den 2016ari dagokion lan egutegia onetsi zen, bulego eta langeletako udal langileei aplikatzekoa (HLZ-Herritarrendako Laguntza Zerbitzukoei izan ezik). Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

Lehenbizikoa.–2016ari dagokion lan egutegia onestea Nafarroako toki entitate honetako bulego eta langeletako langileendako (HLZ-Herritarrendako Laguntza Zerbitzukoendako izan ezik). Horren arabera, ondotik ematen diren egunak jaiegunak izanen dira eta, beraz, haietan itxita egonen dira udal bulegoak.

–Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunak, baita herriko jaiegunak ere:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

Martxoaren 24a: Ortzegun Saindua.

Martxoaren 25a: Ortzirale Saindua.

Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Uztailaren 26a: Santa Ana (bertako jaieguna).

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, (Nafarroaren Eguna).

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

–Honako hauek ez dira lanegun izanen:

Uztailaren 27, 28 eta 29a.

Urriaren 31a.

Abenduaren 7.

Bigarrena.–Tuterako Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean xedatutakoaren arabera, zuzenbideko hirugarren oinarriaren bidez zehazten baita, eta honela banatuko da:

–Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 8:30etik 14:30 arte; langileak aukeratuko du noiz sartu gainerako ordu bat eta erdia, 7:30etik 8:30era eta 14:30etik 16:00ak arte.

–28 ordu sobratzen dira 2016rako onetsi den lan-egutegian eta horren aplikazio eremuko udal langileek hautatuko dute ordu horiek noiz hartu.

–Aurreko lerroaldeetan aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, haien zerbitzuko beharrak direla eta, beste lanaldi mota bat duten udal langileei.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegi orokorra hau izanen da: 8:30etik 14:00ak arte.

Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2015eko urriaren 26an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1514474