2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUARBE
Herrilurren desafektazioa, lur trukea egiteko. Hasierako onespena
Suarbeko Kontzejuak (Ultzama), P/3153700-D zenbakiko IFKarekin, 2015eko urriaren 15eko ohiko batzarrean, aho batez honako hau erabaki zuen:
1. Suarbeko bide publikoaren 1.582 m²-ko azalera duen lursailaren besterengarritasuna deklaratzea, betiere Mutuberría arkitektoak 2015eko irailean egindako planoan adierazitako azaleraren arabera, trukerako espedientean jasotzen baita. Orobat, espresuki berresten da lursail horren desafektazioa Suarbeko hilerrira joateko bide berria egiteko, agerikoa baita Suarbeko Kontzejuaren interesa Suarbeko 15. poligonoko 233. lurzatian dagoen hilerrirako bidea egiteko.
2. Hasiera batez onestea Suarbeko bide publikoko 1.582 m²-ren desafektazioa, ondotik trukatzeko, erabaki honen 3. puntuan adierazitakoari jarraituz.
3. Lursail hori trukatzea Suarbeko katastroko 15. poligonoko 233. lurzatiko 1.470 m² dituen beste batekin, Juan Ariztegui Mariezcurrena jaunarena, Mutuberria arkitektoak irailaren 2015ean egindako planoan jasotzen den azaleraren arabera eta bi aldeek hitzartutako baldintza ekonomikoak kontuan hartuz, 2015eko uztailean egindako balorazio ekonomikoaren proposamenaren arabera, Kontzejuak 2015eko irailaren 1ean hartutako erabakian jasotzen baitira.
4. Hasiera bateko erabaki hau toki entitatearen iragarkien oholean argitaratzea hilabeterako, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazio edo erreklamazioak egin ditzaten, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 130. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
5. Alegaziorik edo erreklamaziorik ez bada, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da.
6. Erabaki honen berri ematea Nafarroako Toki Administrazioko Departamentuari.
Suarben, 2015eko urriaren 27an.–Kontzejuko burua, Patxi Iribarren Altuna.
Iragarkiaren kodea: L1514691