223. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

Aldaketa, Establezimenduak irekitzeko lizentzien eta eskualdatzeen tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

San Martin Unxeko Udalak, 2015eko otsailaren 10ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Establezimenduak irekitzeko lizentzien eta eskualdatzeen tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Iragarkia 2015eko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 25ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lehen 50 m²-ak: 187,27 euro.

–51-100 m²: 262,15 euro.

–101-300 m²: 374,49 euro.

–301-600 m²: 561,77 euro.

–601-1.000 m²: 748,99 euro.

–1.000 m²-tik goiti:

  • Lehen 1.000 m²-ak: 748,99 euro.
  • Gainerakoa, 10 m²-tik: 1,87 euro.

San Martin Unxen, 2015eko urriaren 23an.–Alkatea, Fr. Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L1514663