2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Diru-laguntza ematea Mugarik Gabe Nafarroa elkarteari
Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Zinegotzi Ordezkariak 2015eko irailaren 23an, honako ebazpen hau eman zuen:
RAD 23-SEP-15 (17/AD).
“Ikusirik espedientean jasotako agiriak, honako hau
EBATZI DUT:
1.–Mugarik Gabe Nafarroa elkarteari 1.200 euroko diru-laguntza ematea, Emakumeen eskubideetan oinarrituriko garapenaren alde proiekturako, 2015. urtean unean uneko sentsibilizazio- eta hezkuntza-jarduketak egiteko diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdi publikoaren barruan.
2.–Gastua xedatu eta ordaintzeko betebeharra aitortzea, 2015eko aurrekontuko 70/46200/482090 kontu-sailaren kargura, 1.200 euroko zenbatekoarekin, Mugarik Gabe Nafarroa elkartearen alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.”
Iruñean, 2015eko irailaren 23an.–Zinegotzi Ordezkaria, Miren Edurne Eguino Sasiain.
Iragarkiaren kodea: L1514755