223. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Oihan enkantea

Olaztiko Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

Lote bakarra, 1 zenbakia.–Sagarminsaroi, Kintanatxiki, Muskilin alderdietan eta zati txiki bat Lesundegi alderdian, Olaztiko Udalaren Altzania eta Basabeko hermendian.

–Honako hauekin osatua:

  • 1.621 haritz kandugabe, 678,4 metro kubiko zur eta 1.401,2 metro kubiko enbor txiki-egur egiten dutenak.
  • 1.897 pago, 664 metro kubiko zur eta 2.920,8 metro kubiko enbor txiki-egur egiten dutenak.

–Hasierako prezioa: 132.596,76 euro, gehi dagokion BEZa (%12).

–Behin-behineko fidantza (%2): 2.651,94 euro.

Baldintza teknikoen eta administratiboen agiriak: informazio agiri guztiak interesdunen eskura daude Olaztiko Udaleko bulegoetan, web orrian (www.olazti.com) eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Olaztiko Udalaren erregistro orokorrean, Garcia Ximenez plazako 1 zenbakian, edo legez ezarritako bideak erabiliz, 2015eko azaroaren 27ko 14:00ak baino lehen.

Proposamenak noiz irekiko diren: 2015eko abenduaren 9an, 14:30ean.

Olaztin, 2015eko urriaren 29an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1514812