223. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

2015eko aurrekontuko 3, 4 eta 5. aldaketak. Behin betiko onespena

2015eko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 9an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

ALDAKETAK AURREKONTUAN

Aurrekontuko 3/2015 aldaketa: Kreditu gehikuntza

II. kapitulua: 220.000,00 euro.

Finantzaketa: Diru-sarrera handiagoak.

I. kapitulua: 220.000,00 euro.

Aurrekontuko 4/2015 aldaketa: kreditu gehikuntza

I. kapitulua: 5.900,00 euro.

Finantzaketa: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

VIII. kapitulua: 5.900,00 euro.

Aurrekontuko 5/2015 aldaketa: kreditu gehikuntza

IV. kapitulua: 1.050,00 euro.

Finantzaketa: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

VIII. kapitulua: 1.050,00 euro.

Olaztin, 2015eko urriaren 29an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1514627