223. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Ordenantza fiskaletako aldaketa, 2016. urterako. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2015eko urriaren 30ean eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu ditu, bertzeak bertze:

“1. Hasiera batez onestea ordenantza fiskaletako aldaketa 2016. urterako, espedientean ageri den moduan.

2. Erabaki hau jendaurrean ikusgai edukitzea hogeita hamar egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean ediktuak paratu ondotik, herritarrek edo bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta erreklamazio, eragozpen edota oharrak aurkeztu ahal izateko.

Halakorik ez badago, ordenantzen aldaketa behin betiko onartua geldituko da.”

Lesakan, 2015eko azaroaren 2an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1514750