223. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Alkatearen eskuordetza

Goizuetako Udaleko alkateak, 2015eko urriaren 29an, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:

2015eko azaroaren 2tik 4ra herritik at egongo naizenez, eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erreglamenduaren 43. eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabera,

ERABAKI DUT:

1. Alkate bezala ditudan eskumen guztiak, dagokion eskuordetzaren bidez, Daniel Oyarzabal Larraburu alkateordearen esku uztea, nire ordezkoa izan dadin aipatutako egunetan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesatuari jakinaraztea.

Goizuetan, 2015eko urriaren 29an.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1514743