223. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

2016. urteko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, Udalbatzak, 2015eko urriaren 27an egin bilkuran, karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen 2016rako:

–Hirilurreko ondasunak: %0,21.

–Landalurreko ondasunak: %0,80.

–Instalazio, Eraikuntza eta Obren gaineko Zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %3,5.

–Hirilurren Balio Igoeraren gaineko Zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira, baita %10eko karga ere, haren 176. artikuluari jarraituz.

–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

–Herrilur-luberrien kanona: 0,0035 zentimo/metroa. Gutxieneko zenbatekoa: euro 1.

–Erabaki honek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Aberinen, 2015eko urriaren 30ean.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1514689