2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2015eko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 8an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
GASTUAK:
II. kapitulua.–Letratuen-aholkularien gastuak: 18.000,00 euro.
Gastu horiek honako diru-sarrera hauen bitartez finantzatuko dira:
DIRU-SARRERAK:
VI. kapitulua.–Gastuen kontu-saila murriztea: Zerbitzu anitzetarako ibilgailua: 18.000,00 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Funtzionarioen jaiegunetako aparteko orduak: 2.000,00 euro.
Gastu horiek honako diru-sarrera hauen bitartez finantzatuko dira:
DIRU-SARRERAK:
IV. kapitulua.–Zerbitzu anitzetarako ibilgailua: 2.000,00 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Enplegu sozial babestuaren ordainsariak: 12.000,00 euro.
Gastu horiek honako diru-sarrera hauen bitartez finantzatuko dira:
DIRU-SARRERAK:
IV. kapitulua.–Zerbitzu anitzetarako ibilgailua: 12.000,00 euro.
Funesen, 2015eko urriaren 27an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1514513