2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
2015eko aurrekontuko 5, 6, 7, 8 eta 9. aldaketak. Hasierako onespena
Faltzesko Udalak, 2015eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren aldaketak 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:
5/2015 aldaketa aurrekontuan, diru-sarreren bidez kreditua sortzeko; zenbateko osoa: 54.783,16 euro.
6/2015 aldaketa aurrekontuan, kreditu-gehikuntza egiteko; zenbateko osoa: 490,11 euro.
7/2015 aldaketa aurrekontuan, kreditu bereziaren gehikuntza egiteko; zenbateko osoa: 13.500,00 euro.
8/2015 aldaketa aurrekontuan, diru-sarreren bidez kreditua sortzeko; zenbateko osoa: 113.789,55 euro.
9/2015 aldaketa aurrekontuan, kreditu-gehikuntza egiteko; zenbateko osoa: 44.029,08 euro.
Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.
Faltzesen, 2015eko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.
Iragarkiaren kodea: L1514652