2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESPRONTZEDA
1/2015 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2015eko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ean, 2015eko aurrekontuan egin 01. aldaketa onesteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1/2015 ALDAKETA AURREKONTUAN
Kreditu berezia
GASTUAK:
432-601 kontu-saila.–Sobarco karrika zolatzea: 16.881,18 euro.
DIRU-SARRERAK:
870 kontu-saila.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 16.881,18 euro.
Esprontzedan, 2015eko urriaren 26an.–Alkatea, Ángel María Fernández Azpilicueta.
Iragarkiaren kodea: L1514514