2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABARTZUZA
Aurrekontuko 1 eta 2/2015 aldaketak
Behin betiko onespena
2015eko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 28an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1/2015 ALDAKETA AURREKONTUAN
GASTUAK:
KONTU-SAILA | ZENBATEKOA |
KREDITU BEREZIA |
1-447-692.–Zuloak konpontzea Irantzu ibaian | 25.000 |
GASTUAK, GUZTIRA | 25.000 |
DIRU-SARRERAK:
KONTU-SAILA | ZENBATEKOA |
FINANTZAKETA |
870.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 25.000 |
DIRU-SARRERAK, GUZTIRA | 25.000 |
2/2015 ALDAKETA AURREKONTUAN
GASTUAK:
KONTU-SAILA | ZENBATEKOA |
KREDITU GEHIKUNTZA | |
1-443-6005.–Hilerriko errauts-kutxategia | 15.000 |
GASTUAK, GUZTIRA | 15.000 |
DIRU-SARRERAK:
KONTU-SAILA | ZENBATEKOA |
FINANTZAKETA |
559.–Errauts-kutxategien kontzesioa | 9.000 |
870.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 6.000 |
DIRU-SARRERAK, GUZTIRA | 15.000 |
Abartzuzan, 2015eko urriaren 27an.–Alkatea, Miguel Ros Ros.
Iragarkiaren kodea: L1514505