223. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

Udal Planeko 2. exekuzio unitatea: 3. sektoreko –14. eremuko– exekuzio unitatearen mugapena eta xehetasun azterlana

Kasedako Udalak, 2015eko urriaren 22an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen exekuzio unitate berri baten mugapena eta xehetasun azterlana (14. eremuko eta 3. sektoreko UE-2B) eta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluaren indarrez, jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Kasedan, 2015eko urriaren 26an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1514445