2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Xehetasun azterlana Andre Mariaren Jasokundea karrikako 3an. Hasierako onespena
Burlatako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2015/10/29an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen xehetasun azterlana, Andre Mariaren Jasokundea karrikako 3an dagoen etxebizitzen erakinean (udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 202. lurzatia) etxesailaren barneko patioko fatxada ukitzen duten lerrokadurak eta bolumena aldatzeko, igogailua jar dadin oztopo arkitektonikoak ezabatzearren. Azterlana Andre Mariaren Jasokundea karrikako 3 zenbakiko jabeen elkarteak aurkeztu du eta Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak prestatu 2015/09/04 datarekin, ESTDETALLE/2015/5 zenbakiko espedientea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Burlatan, 2015eko urriaren 30ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1514704