2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABAIGAR
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Udal mugape honetako bake epaile titularraren izendapen aldia laster bukatuko denez gero, Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatua betetzeko,
ERABAKI DA:
Hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, interesa izanik gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztenek bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskaerak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Abaigarren, 2015eko urriaren 27an.–Alkatea, Alvaro Pérez de Aransolo Fernández.
Iragarkiaren kodea: L1514507