2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
5/2015 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Udalak, 2015eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, 5. aldaketa (udal lokalen garbiketa) hasiera batean onetsi zuen 2015eko aurrekontuan. Erabakia 2015eko urriaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu transferentziaren bidez finantzaturiko kreditu bereziak onestea.
KONTU-SAILA | DESKRIBAPENA | ZENBATEKOA |
1 1220 21202 | Bake epaitegia garbitzea | 1.945,44 |
1 3110 21202 | Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren garbiketa | 8.983,68 |
1 4322 21202 | Obretako beheko solairuen garbiketa | 1.799,04 |
1 4510 21202 | Kulturako lokalen garbiketa | 14.177,76 |
1 4511 21202 | Liburutegiaren garbiketa | 8.739,60 |
1 4532 21202 | Gazteriaren lokalen garbiketa | 1.911,72 |
GUZTIRA | 37.557,24 |
Finantzabidea:
Transferentzia beste kontu-sail batetik.
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 1210 21202 | Udal bulegoen garbiketaren kontratua | -37.557,24 |
ALDAKETAK, GUZTIRA | -37.557,24 |
Berriozarren, 2015eko azaroaren 2an.–Alkatea, Raúl Maiza González.
Iragarkiaren kodea: L1514735