223. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2015eko aurrekontuan udal kreditua sortzeko espedientea (2015/6). Behin betiko onespena

2015eko irailaren 24an Udalak egindako osoko bilkuran, 2015eko aurrekontuan kreditua sortzeko espedientea (“Oihan landaketak” kontu-saila, 2015/6 espedientea) hasiera batez onestea erabaki zen.

Horren iragarkia 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2015eko urriaren 8an. Espedientea hamabost egun balioduneko epean egon zen jendaurrean, baina ez zen inolako erreklamaziorik aurkeztu.

Beraz, kreditua sortzeko espediente hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1 581 69200 - Oihan landaketak kontu-saileko gastua, 51.633,32 eurokoa, 1 870 - Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako kontu-saileko gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bitartez finantzatuko da (kopurua, 51.633,32 euro).

Beran, 2015eko urriaren 29an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1514747