2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEASOAIN-EGILLOR
2016ko aurrekontua. Hasierako onespena
Beasoain-Egillorko Kontzejuak, 2015eko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontu orokorra. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Beasoain-Egillorren, 2015eko urriaren 9an.–Kontzejuko burua, David Campion Ventura.
Iragarkiaren kodea: L1514565